[Luberri Sistema]: Luberri Sisteman pantaila irudiak ateratzeko Shift (goraka fletxa) +ImpPt botoiei emanda, guk gordetzea nahi dugun eremua aukera dezakegu. Behin aukeratuta dagoela, pantaila irudi hori nahi dugun tokian gorde/deskargatzeko aukera izango dugu. Bestalde, pantaila irudi baten gainean testua gehitzeko edo zerbait margotzeko Gimp erabili dezakegu Luberri Sisteman edo nabigatzailetik PaintOnline.
Atal honetan 2 entrega burutu behar dituzu (2 eta 3 Entregak) 1) 3.Atazako Baliabide osagarriak/Laguntzaataletikdeskargatu Kontrol-zerrenda: “Hezkuntza Baliabide Irekien ebaluazioa. Irizpide tekniko eta zientifikoak” eta bideoan azaltzen den moduan bete ezazu pdf-a eta jarraian deskargatu. Ondoren deskargatutako dokumentua entregatu. 2) 3.Atazako Baliabide osagarriak/Laguntzaataletikdeskargatu Kontrol-zerrenda: “Hezkuntza Baliabide Irekien ebaluazioa. Irizpide didaktikoak” eta bideoan azaltzen den moduan bete ezazu pdf-a eta jarraian deskargatu. Ondoren deskargatutako dokumentua entregatu.
Audioa grabatzeko online bidez egin dezakegu: Vocaroo webgunea erabiliz. Webgunera sartu eta behar duzuna grabatutakoan esteka kopiatzeko aukera ematen dizu.