3 entrega burutu behar dira ataza honetan: 1.entrega:Infografia, bideo edo audioaren esteka (hiruretatik bat). Infografia bat egitea gomendatzen dizugu, horretarako: Genially, Canva edo bestelako softwarea erabiliz Infografia bat sortu behar duzu. Infografia horren helburua ikasleei posta elektronikoa edo foroan idazterako orduan kontutan hartu behar dituzten jarrera egokien berri ematea da, netiketak. 2.entrega: Irisgarritasunaren irizpideak kontuan izanda berregindako infografia (berrerabilitako eta moldatutako Genially-a). Horretarako ariketak ematen duen Genially-a berrerabili bertan agertzen diren mezuak ondo irakurriz. Gure kasuan, berrerabili beharreko Genially-a hartu eta audioa txertatzea gomendatzen dizugu irisgarritasuna emateko edukiari. 3.entrega: Foroan parte hartu denaren pantaila-irudia (foroan parte hartu dela erakusteko). Foroan parte hartu eta aurreko estekan ikasitako pantaila irudiak erabiliz 3.entrega egin beharko duzu. [Luberri Sistema]: Luberri Sisteman pantaila irudiak ateratzeko Shift (goraka fletxa) +ImpPt botoiei emanda, guk gordetzea nahi dugun eremua aukera dezakegu. Behin aukeratuta dagoela, pantaila irudi hori nahi dugun tokian gorde/deskargatzeko aukera izango dugu, eta deskargatuta/gordeta dugula Moodlegunea plataforman entregatzeko aukera izango dugu.
Jarraian, Antigua Luberriko zenbait irakaslek eginiko lanen adibideak dituzue: (2.ataza / 3 entrega)